Saltar a contenido

Aldagaiak

Errealitatea ezagutu nahi dugunean, datuak bildu eta aztertu behar ditugu. Horretarako, aldagaiak erabiltzen dira.

Aldagaia
Errealitatearen analisi egokia egiteko neurtu daitekeen edozein ezaugarria. Interpretazio zuzena egiteko, aldagaiaren izaera ondo ezagutu behar da.

Datu motaren arabera

Bi bloke nagusi daude, eta bakoitzak analisi deskriptibo eta inferentzialetan erabili daitezkeen teknikak baldintzatzen ditu.

Ikerketaren aldagaiak datu motaren arabera

Aldagai kategorikoak

Ezaugarri kualitatiboak neurtzen dituzte; balioak kategoriak dira, ez kantitateak.

Aldagai Nominala
Ordenarik gabeko kategoria da. Ez dago hierarkiarik balioen artean. Adib.: Ikasgaia, herrialdea, generoa.
Aldagai Ordinala
Ordena logikoa dauka, baina balioen arteko tartea ez da konstantea. Adib.: Gogobetetze-maila, hezkuntza-maila.
  • 📊 Nominalak


    Ordenarik gabeko kategoriak. Ez dago hierarkiarik.

    • Ikasgaia (Matematika, Historia…)
    • Generoa, herrialdea

    Deskribatzailea: frekuentzia-taulak, bar-plot

    Inferentziala: Chi-karratua

  • 📈 Ordinalak


    Ordena logikoa bai, baina tarte ez-konstantea.

    • Gogobetetze-maila (1 = gutxi · 5 = asko)
    • Hezkuntza-maila (LH, DBH, Batxilergoa)

    Deskribatzailea: proportzioak, bar-plot

    Inferentziala: Chi-karratua

Aldagai zenbakizkoak

Balio kuantitatiboak dituzte; eragiketa matematikoak aplikatu daitezke.

Aldagai Diskretua
Zenbaki osoak soilik har ditzake; normalean kontaketa baten emaitza da. Adib.: Ikasle-kopurua, galdera-kopurua.
Aldagai Jarraitua
Tarte baten barruan edozein balio har dezake, desimalak barne. Adib.: Azterketa-denbora, pisua, tenperatura.
  • 📊 Diskretuak


    Zenbaki osoak soilik; kontaketa baten ondorio.

    • Ikasle-kopurua klase batean
    • Galdera-kopurua test batean

    Deskribatzailea: batezbestekoa, mediana

    Inferentziala: T-test, ANOVA

  • 📈 Jarraituak


    Tarte baten barruan edozein balio (desimalak barne).

    • Azterketa-denbora (minutuetan)
    • Pisua (kg), tenperatura

    Deskribatzailea: histogramak, desbideratze estandarra

    Inferentziala: korrelazioa, erregresio-analisia

Funtzioaren arabera

Aldagaiek ikerketa-ereduan betetzen duten rola ere sailkatu daiteke.

Ikerketaren aldagaiak funtzioaren arabera

Aldagai Independentea
Menpekoan eragina izan dezakeen faktorea; ikerleak manipula dezake. "Zergatik?" galderari erantzuten dio. Adib.: Ikasketa-metodoa $(X)$.
Aldagai Menpekoa
Ikerketaren emaitza; beste aldagaiek eragiten diotena. "Zer gertatzen da?" galderari erantzuten dio. Adib.: Azterketako nota $(Y)$.
Koaldagaia
Ereduan kontrol gisa sartzen den aldagaia, efektu nagusia garbiago neurtzeko. Adib.: Aurreko ezagutzak $(C)$.
Aldagai Mediatzailea
$X$ eta $Y$ arteko harremana azaltzen duen mekanismoa. "Nola" gertatzen den erantzuten du. Adib.: Ikasketa-estrategiak $(M)$ gamifikazioaren eta notaren artean.
Aldagai Moderatzailea
$X$–$Y$ erlazioaren indarra edo norabidea aldatzen duen aldagaia. "Noiz" edo "norentzat" zehazten du. Adib.: Motibazioa $(W/Z)$.

Aldagai motak funtzioaren arabera

Aldagai mota Zer da? Adibidea
Menpekoa $(Y)$ Aztertzen den emaitza; beste aldagaiek eragiten diotena Azterketako nota
Independentea $(X)$ Menpekoan eragina izan dezakeen faktorea; ikerleak manipula dezake Ikasketa-metodoa
Koaldagaia $(C)$ Kontrolatu beharreko faktorea, emaitzak ez distortsionatzeko Aurreko ezagutzak
Mediatzailea $(M)$ $X$ eta $Y$ arteko mekanismoa bitartekatzen duena ("nola") Ikasketa-estrategiak
Moderatzailea $(W/Z)$ $X$–$Y$ erlazioaren indarra edo norabidea aldatzen duena ("noiz") Motibazioa

Gako-galderak analisia diseinatzeko

  1. "Zer neurtu nahi dut?"Menpekoa $(Y)$
  2. "Zerk eragiten dio?"Independentea $(X)$
  3. "Zer kontrolatu behar dut?"Koaldagaia $(C)$
  4. "Badago bitartekari bat?"Mediatzailea $(M)$ · Moderatzailea $(W/Z)$
flowchart LR
    X["Independentea (X)\nik. metodoa"] -->|zuzenean| Y["Menpekoa (Y)\nnota"]
    X -->|bitartez| M["Mediatzailea (M)\nik. estrategiak"]
    M --> Y
    MOD(["Moderatzailea (W)\nmotibazioa"]) -. indartu/ahuldu .-> X
    K(["Koaldagaia (C)\naurreko ezagutzak"]) -. kontrolatu .-> Y
GRAL-erako oharra

Deskribatzailea: aldagai mota bakoitzak estatistiko egokia eskatzen du — batezbestekoa kategorikoentzat ez du zentzurik; horren ordez, frekuentziak eta proportzioak erabili.

Inferentziala: hipotesiek $X$ eta $Y$ arteko erlazioa zehaztu behar dute. Koaldagaiak ereduan sartu ezean, emaitzak distortsionatu daitezke.

Aldagaiak izendatzeko urrezko arauak

1. Beti letra batekin hasi

Aldagai baten izena inoiz ez da zenbaki batekin hasi behar.

❌ Okerra
1adina
2024_notak

✅ Zuzena
adina
nota_finala

Zergatik?
Programa estatistiko askok zenbaki batekin hasten diren izenak balio matematiko edo errore gisa interpreta ditzakete.

2. Espaziorik EZ erabili

Aldagaien izenetan ezin dira espazioak erabili.

❌ Okerra

ikasle adina
nota media
ikasketa orduak

✅ Zuzena

ikasle_adina
nota_media
ikasketa_orduak

💡 Irtenbidea:
Erabili beheko gidoia (_) hitzak bereizteko.

3. Ez erabili karaktere berezirik

Karaktere bereziek arazoak sor ditzakete programa estatistikoetan.

❌ Okerra

nota%
urteañ
motibazioa?
nota-finala

✅ Zuzena

nota
urtea
motibazioa
nota_finala

Saihestu bereziki:

  • ñ
  • azentuak (á é í ó ú)
  • ikurrak (% ? ! / -)

4. Aurrizkiak (prefijoak) erabiltzea

Praktika oso gomendagarria da aurrizkiak erabiltzea, aldagaien mota identifikatzeko.

Horrela, datu-basea asko errazago interpretatzen da.

  • Datu demografikoak

Aurrizkia: dem_

Adibideak:

dem_adina → ikaslearen adina
dem_sexua → ikaslearen sexua
dem_herrialdea → jatorrizko herrialdea
dem_maila → ikasketa maila edo ikasturtea

  • Datu akademikoak

Aurrizkia: akad_

Adibideak:

akad_matematika_nota
akad_euskara_nota
akad_batezbestekoa
akad_ikasketa_orduak

  • balorazio edo eskala aldagaiak

Aurrizkia: val_

Normalean Likert eskalak erabiltzen dira (1–5 edo 1–7).

Adibideak:

val_motibazioa
val_interesa
val_gogobetetasuna

Adibidez eskala:

Balioa Esanahia
1 Oso baxua
2 Baxua
3 Ertaina
4 Altua
5 Oso altua
  • Interbentzio aurreko eta ondorengo neurketak

Aurrizkiak:

pre_ → interbentzioaren aurretik
Post_post_ → interbentzioaren ondoren

Adibideak:

pre_matematika_nota
post_matematika_nota

pre_motibazioa
post_motibazioa

Horrela azter daiteke programa edo metodologia batek eragina izan duen ala ez.

Adibide osoa: Hezkuntza ikerketa batean erabil daitezkeen aldagaiak

[!NOTE] Adibidea Imajinatu ikerketa bat non aztertu nahi den ikasketa-metodo berri batek ikasleen errendimendua eta motibazioa hobetzen duen ala ez

-

  • Aldagai demografikoak
Aldagaia Deskribapena Mota
dem_sexua ikaslearen sexua nominala
dem_adina ikaslearen adina zenbakizkoa
dem_herrialdea jatorrizko herrialdea nominala
dem_maila ikasturtea ordinala
  • Aldagai akademikoak
Aldagaia Deskribapena Mota
akad_ikasketa_orduak astean ikasten dituen orduak zenbakizkoa
akad_matematika_nota matematikako nota zenbakizkoa
akad_euskara_nota euskarako nota zenbakizkoa
akad_batezbestekoa batez besteko nota zenbakizkoa
  • Eskala psikopedagogikoak

Likert eskala (1-5):

Balioa Esanahia
1 Oso desados
2 Desados
3 Neutrala
4 Ados
5 Oso ados

Aldagaiak:

val_motibazioa
val_interesa
val_autoefikazia

  • Interbentzio aurretik eta ondoren
Aldagaia Deskribapena
pre_matematika_nota programaren aurreko nota
post_matematika_nota programaren ondorengo nota
pre_motibazioa motibazioa programaren aurretik
post_motibazioa motibazioa programaren ondoren