4. Interpretatu
Nola interpretatu: deskribatzetik zentzua ematen¶
Datuetatik kategoriak eta gaiak atera ondoren (taldekatu ondoren), hurrengo pausoa interpretatzea da (Denzin & Lincoln, 2017)1. Ez da nahikoa deskribatzea zer esan zuten elkarrizketatuek — ikerlariak zergatia azaldu behar du, patroiei zentzua emanez (Denzin & Lincoln, 2012)2.
- Interpretazioa
- Datuak deskribatzeaz gain, aurkitutako patroiei eta kategoriei zentzua emateko prozesua, ikerketaren testuinguruan edo marko teorikoan txertatuz.
Deskribapena vs. Interpretazioa¶
| ❌ Deskribapena (ez da nahikoa) | ✅ Interpretazioa (helburu) |
|---|---|
| "Ikasleek taldean parte hartzen dute" | "Talde-lanak parte-hartzea sustatzen du, ikasleak rol aktiboa hartzera behartzen dituelako" |
| "Irakasleak material manipulagarriak erabiltzen ditu" | "Material manipulagarriek ikaslearen arreta lotzen dute, abstrakzio-maila murrizten dutelako" |
Adibideak gure dataset-arekin¶
Adibide 1 — Metodologia aktiboak¶
Kategoriatik: Metodologia aktiboak (talde-lana + metodologia-aktiboak + autonomia)
✅ "Emaitzek erakusten dute metodologia aktiboak, bereziki talde-lana, ikasleen parte-hartzea handitzen duela. Hiru irakasleek baieztatzen dute fenomeno bera: 'Ikusi dut ikasleek taldean lan egiten dutenean gehiago parte hartzen dutela' (Irakaslea 1). Haur hezkuntzan material manipulagarriek funtzio berdina betetzen dute: 'Haurrak hobeto ikasten dute materialak manipulatzen ari direnean' (Irakaslea 2)."
Adibide 2 — Gelako zailtasunak¶
Kategoriatik: Gelako zailtasunak (kudeaketa-zailtasunak + metodologia-tradizionala)
✅ "Metodologia aktiboen onurak identifikatu diren arren, gelako kudeaketan zailtasunak ere agertzen dira. Irakasle batek adierazten du talde-lana antolatzeko kostua altu dela: 'zaila izan klasea antolatzea' (Irakaslea 1). Egunkariaren datuek ere joera bera erakusten dute: ikasle batzuek ez dute kolaboratu eta 'beste batzuek lan guztia bere gain hartu dute' (Egunkaria, 2. eguna)."
Galdera laguntzaileak (interpretatzeko)
Interpretazioa idaztean, erantzun galdera hauei: - ❓ Zergatik gertatzen da hau? - ❓ Zer esan nahi du aurkitu dudanak? - ❓ Loturarik al dago nire marko teorikoaren eta datuen artean?
-
Denzin, N. K., & Lincoln, Y. S. (Eds.). (2017). Manual de investigación cualitativa. El arte y la práctica de la interpretación, la evaluación y la presentación (Vol. 5). Gedisa. ↩
-
Denzin, N. K., & Lincoln, Y. S. (Eds.). (2012). Manual de investigación cualitativa. Paradigmas y perspectivas en disputa (Vol. 2). Gedisa. ↩