Saltar a contenido

Definizioa

Gradu Amaierako Lana (GRAL)

Gradu Amaierako Lana
Banakako proiektu, memoria edo azterlan-ikerketa orijinala, graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza eta lortutako ahalmen, gaitasun eta trebetasunak biltzen eta garatzen dituena.

Zer da eta Zer ez da GRAL bat?

  • ✅ BADA


    • Ikerkuntza edo berrikuntza lana: arazoa definitu, oinarri teorikoa eta analisia duena
    • Koherentzia eta analisi sistematikoa duen lana, bibliografian argudiatua
    • Lan publikoa, akademikoa, helburuak dituena
  • ❌ EZ DA


    • Arazorik eta helbururik zehaztu gabea, ikerketarik gabea, kopiatua
    • Eduki edo funtsa teorikorik gabea, errealitatetik kanpo dagoena, bibliografiarik gabea
    • Ebaki-itsasi, ez konexua, daturik edo logikarik gabe
    • Practicuma, unitate didaktikoa, lan pribatua

Lehen Hezkuntzako Graduan: GRAL baten Lan Ildoak

  • Hezkuntza-eragileak
  • Irakasle-identitatea
  • Ikaskuntza-Irakaskuntza ekintzak
  • Hezkuntza-tresnak
  • Sortzen ari diren ildo berriak

GRAL baten Ohiko Egitura

GRALaren Apartatuak eta Egitura

Atala Edukia Portzentajea (gutxi gorabehera)
*Portada* Izenburua, egilea, data, tutorea eta gradua.
*Laburpenak * Euskaraz (150-250 hitz), gazteleraz eta ingelesez.
*Eskerrak* Aukerakoa.
*Aurkibideak* Edukia, taulak eta irudiak.
1. Sarrera Testuinguraketa, problema, xedea, galderak eta helburuak. (Marko teorikoa barne) 45%
2. Metodoa Diseinua, Aldagaiak, Parte-hartzaileak, Tresnak, Prozesua, analisia eta Etika. 10%
3. Emaitzak Aurkikuntza nagusiak. 30%
4. Eztabaida eta Ondorioak Interpretazioa, mugak, Ondorioak eta proposamenak. 15%
5. Erreferentziak APA 7 formatua (alfabetikoki).
6. Eranskinak Baldin badaude (baimenen formularioak, Tresnak, transkripzioak…).