8 Emaitzak Eztabaidatu
GRAL-eko Atalak
4.1 Eztabaida · 5. Erreferentziak****
4.1. Eztabaida¶
Eztabaida atalean *emaitzak * interpretatzen dira eta bibliografiarekin kontrastatzen dira.
4.1.1. Emaitzen Interpretazioa¶
- Zein esanahi dute aurkitutako emaitzek?
- Nola azal daitezke emaitza hauek?
- Aurretiazko ikerketekin bat datoz ala kontraesanean daude?
- Iragarpen/hipotesiekin konparatu
Eztabaidatzeko Formula
"Gure emaitzen arabera (emaitza), literaturarekin bat dator / kontraesanean dago (erreferentzia). Honek esan nahi du (interpretazioa)."
4.1.2. Ikerketaren Inplikazioak¶
Emaitzek zein ondorio praktiko dituzte?
- Hezkuntzarako: Irakaskuntzarako, politika hezkuntza...
- Ikerketarako: Zer ikasi dugu metodologiari buruz?
- Gizarterako: Zein eragin dute zabaldutako ezagutzek?
4.1.3. Ikerketaren Mugak¶
Mugak Aitortzea
Ikerketa guztiek muga dute. Haiek aitortzea zientifikotasunaren seinale da, ez ahulgune bat.
Muga ohikoenak:
- Lagin tamaina txikia
- Lagin ez-probabilistikoa (orokortzeko zailtasunak)
- Datuen bilketa-tresna bakar baten erabilera
- Denbora-tarte laburregia
- Ikerlariak inguruneko eragina