Aldagaiak
Errealitatea ezagutu nahi dugunean, datuak bildu eta aztertu behar ditugu. Horretarako, aldagaiak erabiltzen dira.
- Aldagaia
- Errealitatearen analisi egokia egiteko neurtu daitekeen edozein ezaugarria. Interpretazio zuzena egiteko, aldagaiaren izaera ondo ezagutu behar da.
Datu motaren arabera¶
Bi bloke nagusi daude, eta bakoitzak analisi deskriptibo eta inferentzialetan erabili daitezkeen teknikak baldintzatzen ditu.
Aldagai kategorikoak¶
Ezaugarri kualitatiboak neurtzen dituzte; balioak kategoriak dira, ez kantitateak.
- Aldagai Nominala
- Ordenarik gabeko kategoria da. Ez dago hierarkiarik balioen artean. Adib.: Ikasgaia, herrialdea, generoa.
- Aldagai Ordinala
- Ordena logikoa dauka, baina balioen arteko tartea ez da konstantea. Adib.: Gogobetetze-maila, hezkuntza-maila.
-
📊 Nominalak
Ordenarik gabeko kategoriak. Ez dago hierarkiarik.
- Ikasgaia (Matematika, Historia…)
- Generoa, herrialdea
Deskribatzailea: frekuentzia-taulak, bar-plot
Inferentziala: Chi-karratua
-
📈 Ordinalak
Ordena logikoa bai, baina tarte ez-konstantea.
- Gogobetetze-maila (1 = gutxi · 5 = asko)
- Hezkuntza-maila (LH, DBH, Batxilergoa)
Deskribatzailea: proportzioak, bar-plot
Inferentziala: Chi-karratua
Aldagai zenbakizkoak¶
Balio kuantitatiboak dituzte; eragiketa matematikoak aplikatu daitezke.
- Aldagai Diskretua
- Zenbaki osoak soilik har ditzake; normalean kontaketa baten emaitza da. Adib.: Ikasle-kopurua, galdera-kopurua.
- Aldagai Jarraitua
- Tarte baten barruan edozein balio har dezake, desimalak barne. Adib.: Azterketa-denbora, pisua, tenperatura.
-
📊 Diskretuak
Zenbaki osoak soilik; kontaketa baten ondorio.
- Ikasle-kopurua klase batean
- Galdera-kopurua test batean
Deskribatzailea: batezbestekoa, mediana
Inferentziala: T-test, ANOVA
-
📈 Jarraituak
Tarte baten barruan edozein balio (desimalak barne).
- Azterketa-denbora (minutuetan)
- Pisua (kg), tenperatura
Deskribatzailea: histogramak, desbideratze estandarra
Inferentziala: korrelazioa, erregresio-analisia
Funtzioaren arabera¶
Aldagaiek ikerketa-ereduan betetzen duten rola ere sailkatu daiteke.
- Aldagai Independentea
- Menpekoan eragina izan dezakeen faktorea; ikerleak manipula dezake. "Zergatik?" galderari erantzuten dio. Adib.: Ikasketa-metodoa $(X)$.
- Aldagai Menpekoa
- Ikerketaren emaitza; beste aldagaiek eragiten diotena. "Zer gertatzen da?" galderari erantzuten dio. Adib.: Azterketako nota $(Y)$.
- Koaldagaia
- Ereduan kontrol gisa sartzen den aldagaia, efektu nagusia garbiago neurtzeko. Adib.: Aurreko ezagutzak $(C)$.
- Aldagai Mediatzailea
- $X$ eta $Y$ arteko harremana azaltzen duen mekanismoa. "Nola" gertatzen den erantzuten du. Adib.: Ikasketa-estrategiak $(M)$ gamifikazioaren eta notaren artean.
- Aldagai Moderatzailea
- $X$–$Y$ erlazioaren indarra edo norabidea aldatzen duen aldagaia. "Noiz" edo "norentzat" zehazten du. Adib.: Motibazioa $(W/Z)$.
Aldagai motak funtzioaren arabera
| Aldagai mota | Zer da? | Adibidea |
|---|---|---|
| Menpekoa $(Y)$ | Aztertzen den emaitza; beste aldagaiek eragiten diotena | Azterketako nota |
| Independentea $(X)$ | Menpekoan eragina izan dezakeen faktorea; ikerleak manipula dezake | Ikasketa-metodoa |
| Koaldagaia $(C)$ | Kontrolatu beharreko faktorea, emaitzak ez distortsionatzeko | Aurreko ezagutzak |
| Mediatzailea $(M)$ | $X$ eta $Y$ arteko mekanismoa bitartekatzen duena ("nola") | Ikasketa-estrategiak |
| Moderatzailea $(W/Z)$ | $X$–$Y$ erlazioaren indarra edo norabidea aldatzen duena ("noiz") | Motibazioa |
Gako-galderak analisia diseinatzeko
- "Zer neurtu nahi dut?" → Menpekoa $(Y)$
- "Zerk eragiten dio?" → Independentea $(X)$
- "Zer kontrolatu behar dut?" → Koaldagaia $(C)$
- "Badago bitartekari bat?" → Mediatzailea $(M)$ · Moderatzailea $(W/Z)$
flowchart LR
X["Independentea (X)\nik. metodoa"] -->|zuzenean| Y["Menpekoa (Y)\nnota"]
X -->|bitartez| M["Mediatzailea (M)\nik. estrategiak"]
M --> Y
MOD(["Moderatzailea (W)\nmotibazioa"]) -. indartu/ahuldu .-> X
K(["Koaldagaia (C)\naurreko ezagutzak"]) -. kontrolatu .-> Y
GRAL-erako oharra
Deskribatzailea: aldagai mota bakoitzak estatistiko egokia eskatzen du — batezbestekoa kategorikoentzat ez du zentzurik; horren ordez, frekuentziak eta proportzioak erabili.
Inferentziala: hipotesiek $X$ eta $Y$ arteko erlazioa zehaztu behar dute. Koaldagaiak ereduan sartu ezean, emaitzak distortsionatu daitezke.
Aldagaiak izendatzeko urrezko arauak¶
1. Beti letra batekin hasi
Aldagai baten izena inoiz ez da zenbaki batekin hasi behar.
❌ Okerra
1adina
2024_notak
✅ Zuzena
adina
nota_finala
Zergatik?
Programa estatistiko askok zenbaki batekin hasten diren izenak balio matematiko edo errore gisa interpreta ditzakete.
2. Espaziorik EZ erabili
Aldagaien izenetan ezin dira espazioak erabili.
❌ Okerra
ikasle adina
nota media
ikasketa orduak
✅ Zuzena
ikasle_adina
nota_media
ikasketa_orduak
💡 Irtenbidea:
Erabili beheko gidoia (_) hitzak bereizteko.
3. Ez erabili karaktere berezirik
Karaktere bereziek arazoak sor ditzakete programa estatistikoetan.
❌ Okerra
nota%
urteañ
motibazioa?
nota-finala
✅ Zuzena
nota
urtea
motibazioa
nota_finala
Saihestu bereziki:
ñ- azentuak (
á é í ó ú) - ikurrak (
% ? ! / -)
4. Aurrizkiak (prefijoak) erabiltzea
Praktika oso gomendagarria da aurrizkiak erabiltzea, aldagaien mota identifikatzeko.
Horrela, datu-basea asko errazago interpretatzen da.
- Datu demografikoak
Aurrizkia: dem_
Adibideak:
dem_adina → ikaslearen adina
dem_sexua → ikaslearen sexua
dem_herrialdea → jatorrizko herrialdea
dem_maila → ikasketa maila edo ikasturtea
- Datu akademikoak
Aurrizkia: akad_
Adibideak:
akad_matematika_nota
akad_euskara_nota
akad_batezbestekoa
akad_ikasketa_orduak
- balorazio edo eskala aldagaiak
Aurrizkia: val_
Normalean Likert eskalak erabiltzen dira (1–5 edo 1–7).
Adibideak:
val_motibazioa
val_interesa
val_gogobetetasuna
Adibidez eskala:
| Balioa | Esanahia |
|---|---|
| 1 | Oso baxua |
| 2 | Baxua |
| 3 | Ertaina |
| 4 | Altua |
| 5 | Oso altua |
- Interbentzio aurreko eta ondorengo neurketak
Aurrizkiak:
pre_ → interbentzioaren aurretik
Post_post_ → interbentzioaren ondoren
Adibideak:
pre_matematika_nota
post_matematika_nota
pre_motibazioa
post_motibazioa
Horrela azter daiteke programa edo metodologia batek eragina izan duen ala ez.
Adibide osoa: Hezkuntza ikerketa batean erabil daitezkeen aldagaiak¶
[!NOTE] Adibidea Imajinatu ikerketa bat non aztertu nahi den ikasketa-metodo berri batek ikasleen errendimendua eta motibazioa hobetzen duen ala ez
-
- Aldagai demografikoak
| Aldagaia | Deskribapena | Mota |
|---|---|---|
| dem_sexua | ikaslearen sexua | nominala |
| dem_adina | ikaslearen adina | zenbakizkoa |
| dem_herrialdea | jatorrizko herrialdea | nominala |
| dem_maila | ikasturtea | ordinala |
- Aldagai akademikoak
| Aldagaia | Deskribapena | Mota |
|---|---|---|
| akad_ikasketa_orduak | astean ikasten dituen orduak | zenbakizkoa |
| akad_matematika_nota | matematikako nota | zenbakizkoa |
| akad_euskara_nota | euskarako nota | zenbakizkoa |
| akad_batezbestekoa | batez besteko nota | zenbakizkoa |
- Eskala psikopedagogikoak
Likert eskala (1-5):
| Balioa | Esanahia |
|---|---|
| 1 | Oso desados |
| 2 | Desados |
| 3 | Neutrala |
| 4 | Ados |
| 5 | Oso ados |
Aldagaiak:
val_motibazioa
val_interesa
val_autoefikazia
- Interbentzio aurretik eta ondoren
| Aldagaia | Deskribapena |
|---|---|
| pre_matematika_nota | programaren aurreko nota |
| post_matematika_nota | programaren ondorengo nota |
| pre_motibazioa | motibazioa programaren aurretik |
| post_motibazioa | motibazioa programaren ondoren |