Oinarriak
[!NOTE] Helburua:
Lagin batetik populazioari buruzko ondorioak ateratzea.
Tresnak:
konfiantza-tarteak
hipotesi-kontrasteak
Konfiantza-tartea¶
Populazio parametroa egongo den balio tartea.
Adib:
batezbestekoa = 78 CI95% = 73.52 – 82.48
Interpretazioa:
%95eko konfiantzarekin, populazioaren batezbestekoa tarte horretan dago.
[!NOTE] Puntuazioen azterketa konparatiboak errendimendu akademikoaren hobekuntza nabarmena erakusten du esku-hartzearen ondoren. Batez besteko aritmetikoa pre-testeko 65.7tik (95% konfiantza-tartea [63.9, 67.5]) post-testeko 70.9ra (95% konfiantza-tartea [68.9, 72.9]) igo da. Bi faseetako konfiantza-tarteek elkar ez ukitzeak froga sendoa ematen du lortutako hobekuntza estatistikoki esanguratsua dela baieztatzeko. Gainera, kalifikazioen barrutian desplazamendu positiboa antzeman da, batez ere gutxieneko balioan (46.3 post-testean eta 38.9 hasieran); horrek iradokitzen du erabilitako metodologiak eragin mesedegarria izan duela ikasle guztien errendimenduan, hasierako maila edozein izanda ere
Hipotesi kontrastea¶
Urratsak:
1️⃣ Hipotesiak formulatu
H₀ → ez dago efekturik H₁ → efektua dago
2️⃣ α ezarri
normalean 0.05
3️⃣ Estatistikoa kalkulatu
4️⃣ p-balioa interpretatu
| p balioa | Interpretazioa |
|---|---|
| p < 0.05 | esanguratsua |
| p < 0.01 | oso esanguratsua |
| p < 0.001 | oso oso esanguratsua |
| ### 6.3.- Talde konparazioak (5 min) |