3. Taldekatu
Kodeak nola taldekatu¶
Behin kode asko dituzunean, hurrengo pausoa horiek antolatzea edo taldekatzea da. Antzeko esanahia duten kodeak bateratzen dira.
- Kategoria
- Antzeko esanahia edo gaia duten kodeen multzokatzea. Kodifikaziotik haratago, ideiak egituratzen laguntzen du.
- Gaia
- Kategoriak aztertu ondoren azaleratzen den ideia edo eredu nagusia. Ikerketaren emaitzen ardatz egituratzaile gisa funtzionatzen du.
- Dimentsioa
- Kategoria baten barruan bereiz daitekeen ikuspegi espezifikoa (adibidez, metodologia baten alderdi ezberdinak).
Kodeak → Kategoriak → Gai nagusiak
Adibidea gure dataset-arekin¶
Kodifikazioan honako kodeak sortu ditugu:
motibazioa · parte-hartzea · talde-lana · kudeaketa-zailtasunak · metodologia-aktiboak · metodologia-tradizionala · autonomia · arreta
Hauek hiru kategoriatan taldekatzen dira:
| Kodeak | Kategoria | Gai nagusia |
|---|---|---|
motibazioa, parte-hartzea, arreta |
Ikaslearen inplikazioa | Parte-hartzean eragiten duten faktoreak |
talde-lana, metodologia-aktiboak, autonomia |
Metodologia aktiboak | Metodologien eragina motibazioan |
kudeaketa-zailtasunak, metodologia-tradizionala |
Gelako zailtasunak | Parte-hartzean eragiten duten faktoreak |
Gai nagusiak eta GRAL-aren egitura
Kategoria eta gai hauek zure GRALeko Emaitzak atalaren azpi-atalak izango dira. Bakoitzak paragrafo bat hartuko du.
QualCoder-en praktikan¶
- Joan
Codes>Manage codes. - Arrastatu kode bat beste baten gainera hierarkia sortzeko.
- Adibidez:
motibazioaetaparte-hartzea→Ikaslearen inplikazioakategoriaren barruan.
Baldintzak
Ez dago gutxieneko kode kopuruaren araurik. GRAL batean normalean 5–10 kode izaten dira, 2–4 kategoriatan antolatuta.