Definizioa
Gradu Amaierako Lana (GRAL)¶
- Gradu Amaierako Lana
- Banakako proiektu, memoria edo azterlan-ikerketa orijinala, graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza eta lortutako ahalmen, gaitasun eta trebetasunak biltzen eta garatzen dituena.
Zer da eta Zer ez da GRAL bat?¶
-
✅ BADA
- Ikerkuntza edo berrikuntza lana: arazoa definitu, oinarri teorikoa eta analisia duena
- Koherentzia eta analisi sistematikoa duen lana, bibliografian argudiatua
- Lan publikoa, akademikoa, helburuak dituena
-
❌ EZ DA
- Arazorik eta helbururik zehaztu gabea, ikerketarik gabea, kopiatua
- Eduki edo funtsa teorikorik gabea, errealitatetik kanpo dagoena, bibliografiarik gabea
- Ebaki-itsasi, ez konexua, daturik edo logikarik gabe
- Practicuma, unitate didaktikoa, lan pribatua
Lehen Hezkuntzako Graduan: GRAL baten Lan Ildoak¶
- Hezkuntza-eragileak
- Irakasle-identitatea
- Ikaskuntza-Irakaskuntza ekintzak
- Hezkuntza-tresnak
- Sortzen ari diren ildo berriak
GRAL baten Ohiko Egitura¶
GRALaren Apartatuak eta Egitura
| Atala | Edukia | Portzentajea (gutxi gorabehera) |
|---|---|---|
| *Portada* | Izenburua, egilea, data, tutorea eta gradua. | — |
| *Laburpenak * | Euskaraz (150-250 hitz), gazteleraz eta ingelesez. | — |
| *Eskerrak* | Aukerakoa. | — |
| *Aurkibideak* | Edukia, taulak eta irudiak. | — |
| 1. Sarrera | Testuinguraketa, problema, xedea, galderak eta helburuak. (Marko teorikoa barne) | 45% |
| 2. Metodoa | Diseinua, Aldagaiak, Parte-hartzaileak, Tresnak, Prozesua, analisia eta Etika. | 10% |
| 3. Emaitzak | Aurkikuntza nagusiak. | 30% |
| 4. Eztabaida eta Ondorioak | Interpretazioa, mugak, Ondorioak eta proposamenak. | 15% |
| 5. Erreferentziak | APA 7 formatua (alfabetikoki). | — |
| 6. Eranskinak | Baldin badaude (baimenen formularioak, Tresnak, transkripzioak…). | — |