Joan zuzenean edukira

Glosarioa

Letren Aurkibidea

A | B | D | E | G | H | I | K | L | M | O | P | S | T


A

Adimen Artifiziala (IA)

Makinek giza adimena simulatzeko duten gaitasuna, arazoak konpontzeko, ikasteko eta patroiak identifikatzeko.

Adimen artifiziala (QualCoder)

Softwareak gizakiaren interpretazio-lana simulatzeko edo laguntzeko erabiltzen dituen teknikak. QualCoder-en, testu-analisian laguntzeko erabiltzen da.

Aldagai Diskretua

Zenbaki osoak soilik har ditzake; normalean kontaketa baten emaitza da. Adib.: Ikasle-kopurua, galdera-kopurua.

Aldagai Independentea

Menpekoan eragina izan dezakeen faktorea; ikerleak manipula dezake. "Zergatik?" galderari erantzuten dio. Adib.: Ikasketa-metodoa $(X)$.

Aldagai Jarraitua

Tarte baten barruan edozein balio har dezake, desimalak barne. Adib.: Azterketa-denbora, pisua, tenperatura.

Aldagai Mediatzailea

$X$ eta $Y$ arteko harremana azaltzen duen mekanismoa. "Nola" gertatzen den erantzuten du. Adib.: Ikasketa-estrategiak $(M)$ gamifikazioaren eta notaren artean.

Aldagai Menpekoa

Ikerketaren emaitza; beste aldagaiek eragiten diotena. "Zer gertatzen da?" galderari erantzuten dio. Adib.: Azterketako nota $(Y)$.

Aldagai Moderatzailea

$X$–$Y$ erlazioaren indarra edo norabidea aldatzen duen aldagaia. "Noiz" edo "norentzat" zehazten du. Adib.: Motibazioa $(W/Z)$.

Aldagai Nominala

Ordenarik gabeko kategoria da. Ez dago hierarkiarik balioen artean. Adib.: Ikasgaia, herrialdea, generoa.

Aldagai Ordinala

Ordena logikoa dauka, baina balioen arteko tartea ez da konstantea. Adib.: Gogobetetze-maila, hezkuntza-maila.

Aldagaia

Errealitatearen analisi egokia egiteko neurtu daitekeen edozein ezaugarria. Interpretazio zuzena egiteko, aldagaiaren izaera ondo ezagutu behar da.

Aldagaiak

Ikerketaren barruan neurtu, manipulatu edo kontrolatu daitezkeen ezaugarri, propietate edo faktoreak dira.

Analisi kualitatiboa

Testu, iritzi eta esperientzietan ezkutatzen diren esanahiak eta patroiak identifikatu eta ulertzeko ikerketa-prozesua. Zenbakiekin neurtu beharrean, interpretazioan oinarritzen da.

Analisi Tresnak

Datuak prozesatzeko eta aztertzeko erabilitako teknikak eta softwarea.

Audioak eta bideoak

Grabaketak, aurkezpenak edo bestelako edukien erregistroak. Helburua elkarrizketa, interakzio eta ekintza naturalak jasotzea eta gero aztertzea.

Aurkibideak

Edukiak, taulak eta irudiak non dauden adierazteko zerrendak.


B

Behaketa

Ikasgelan edo testuinguru naturalean gertatzen dena zuzenean aztertzea, esku hartu gabe. Helburua portaerak, interakzioak eta testuinguru dinamika ulertzea da. Teknikak behaketa sistematikoa, anotazioak edo grabaketak barne hartzen ditu (Stake, 1998)1.


D

Dataset

Ikerketa batean aztertuko den datu-multzoa. Analisi kualitatiboan, transkripzioek, egunkariek eta dokumentuek osa dezakete.

Dimentsioa

Kategoria baten barruan bereiz daitekeen ikuspegi espezifikoa (adibidez, metodologia baten alderdi ezberdinak).

Diseinua

Ikerketaren konfigurazio orokorra (paradigma, estrategia eta mota).

Dokumentua

Analisirako erabilgarria den edozein testu formal: programazio didaktikoak, ikas-planak, proiektu-plangintza edo testuliburuak. Normalean proposamenak, erabakiak edo behaketa objektiboak jasotzen ditu.


E

Ekintza eta Adierazpena (Action & Expression)

Zereginak planifikatzen, exekutatzen eta monitorizatzen dituzten sare estrategikoei dagokie. Ekintza eta adierazpena lortzeko bitarteko anitzak eskaintzea bultzatzen du.

Elkarrizketa

Pertsona bati egindako galderen bidez iritziak, esperientziak eta sinesmenak biltzeko tresna. Formatu egituratua, erdi-egituratua edo irekia izan daiteke. Helburua da parte-hartzaileen perspektiba zuzenean jasotzea.

Emaitzak

Ikerketaren aurkikuntza nagusiak deskribatzen diren atala.

Eranskinak

Testu nagusian sartzen ez den baina osagarri gisan beharrezkoa den materiala (baimenak, tresnak, transkripzioak…).

Erreferentziak

Testuan zehar aipatutako iturri guztien zerrenda, alfabetikoki eta arau akademikoen arabera (normalean APA 7) antolatua.

Eskerrak

Ikerketaren lagun duten pertsonei eskainitako atala.

Estatistika deskribatzailea

Datuak laburbiltzeko, deskribatzeko eta modu ulergarrian aurkezteko erabiltzen da. Datu-multzoak bildu, sailkatu eta irudikatzeaz arduratzen da, haien ezaugarri nagusiak aztertzeko (batezbestekoa, mediana, moda edo histogramak). Bere helburu nagusia lortutako datuen "argazki" bat eskaintzea da, laginetik haratago orokortzeko asmorik gabe.

Estatistika Inferentziala

Lagin baten datuetatik abiatuta populazio osoari buruzko ondorioak ateratzen dituen adarra da. Helburua laginaren informazioa orokortzea, parametroak estimatzea eta hipotesiak probatzea da.

Etika

Ikerketan jarraitutako printzipio etikoak, baimenak eta datu-babesa.

Eztabaida

Emaitzen interpretazioa eta berrikuspena literatura aurretiazkoaren argitan.

Eztabaida / Focus group

Parte-hartzaileen taldean burututako saioa, non ideiak eta esperientziak elkarren artean konpartitzen diren. Helburua informazio aberatsa lortzea interakzioak eta elkarrizketa dinamikoak erabiliz.


G

Gaia

Kategoriak aztertu ondoren azaleratzen den ideia edo eredu nagusia. Ikerketaren emaitzen ardatz egituratzaile gisa funtzionatzen du.

Gelako egunkaria

Irakasleak edo ikerlariak idatzitako dokumentu pertsonala, non esperientziak, behaketak, zailtasunak eta hausnarketak jasotzen diren. Erabilgarria da ikasgelako prozesuak eta ikaskuntza dinamika ulertzeko.

Gradu Amaierako Lana

Banakako proiektu, memoria edo azterlan-ikerketa orijinala, graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza eta lortutako ahalmen, gaitasun eta trebetasunak biltzen eta garatzen dituena.


H

Hipotesiak

Ikerketak aurreikusten dituen emaitzak edo aztertu beharreko galdera zehatzak.

Hizkuntza Naturalaren Prozesamendua (PLN/NLP)

Gizakion hizkuntza ulertzeko, interpretatzeko eta simulatzeko teknologiak.


I

IA Sortzailea (GenAI)

Lehendik dauden datuetatik (testua, irudia, etab.) edukia berria eta originala sortzeko gai den adimen artifizialaren adarra.

Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU)

Hezkuntza inklusiboa garatzeko erreferentzia-esparrua, ikasleen aniztasuna kontuan hartuta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak modu malgu, irisgarri eta eskuragarrian diseinatzea helburu duena (Alba, 2022; CAST, 2024)2 3.

Ikasleen ekoizpenak

Ikasleen koadernoak, ariketak, proiektuak edo bestelako lanak. Helburua da ikaskuntza-prozesua eta gaitasunak aztertzea, bai eta irakasleen jarraipena laguntzea.

Inplikazioa (Engagement)

Motibazioa, inplikazioa, interesak eta arautzea emozionala kudeatzen dituzten sare afektiboei dagokie. Inplikazioa lortzeko bitarteko anitzak eskaintzea bultzatzen du.

Interpretazioa

Datuak deskribatzeaz gain, aurkitutako patroiei eta kategoriei zentzua emateko prozesua, ikerketaren testuinguruan edo marko teorikoan txertatuz.

Irudiak / material bisuala

Argazkiak, marrazkiak, infografiak edo bestelako material bisuala. Helburua testuinguruak eta ikasketa-prozesuak modu bisualean dokumentatzea.

Irudikapena (Representation)

Informazioa biltzen, hautematen eta kategoria esanguratsutan sailkatzen duten aitortza sareei dagokie. Irudikapena lortzeko bitarteko anitzak eskaintzea bultzatzen du.


K

Kasu Azterketa

(Stake, 1998)1 arabera, kasu baten azterketa kasu bakar baten berezitasunaren eta konplexutasunaren azterketa da, bere jarduera zirkunstantzien garrantziaren barruan ulertzeraino.

Kategoria

Antzeko esanahia edo gaia duten kodeen multzokatzea. Kodifikaziotik haratago, ideiak egituratzen laguntzen du.

Koaldagaia

Ereduan kontrol gisa sartzen den aldagaia, efektu nagusia garbiago neurtzeko. Adib.: Aurreko ezagutzak $(C)$.

Kodea

Testu zati bati (esaldi bat, paragrafoa...) esleitzen zaion etiketa, haren edukia edo esanahia identifikatzeko.

Kodifikazioa irekia

Analisiaren hasierako fasea, non kode asko sortzen diren ideia guztiak atalikatzeko. Geroago bateratuko eta antolatuko dira.


L

Laburpena

Ikerketaren sintesia hiru hizkuntzetan (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez).

Lagina

Populazioaren zati ordezkari bat da, datuak bildu eta ondorioak ateratzeko erabiltzen dena.

Landa Lana

Datuak ingurune naturalean jasotzeko prozesu praktikoa.

LLM (Hizkuntza-eredu handia)

Testu kopuru itzelarekin entrenatutako neurona-sareak, hizkuntza ulertzeko eta naturaltasunez sortzeko gai direnak.


M

Machine Learning (Makina-ikaskuntza)

Esplizituki programatua izan gabe, datu-bolumen handietatik ikasteko eta aurreikuspenak egiteko gaitasuna ematen dien algoritmo multzoa.

Marko Teorikoa

Aztertutako gaiaren oinarri teorikoak, kontzeptu nagusiak eta aurretiazko ikerketen berrikuspena.

Metodoa

Ikerketaren nola deskribatzen duen atala: diseinua, parte-hartzaileak, tresnak eta prozesua.


O

Ondorioak

Ikerketaren ondorio nagusiak helburu eta galdera bakoitzaren arabera, eta etorkizuneko proposamenak.


P

Parte-hartzaileak

Ikerketan parte hartu duten pertsonak, lagina eta aukeratzeko irizpideak.

Populazioa

Ikerketa batean aztertzen den multzo osoa edo kolektiboa da. Adibidez, ikastetxe bateko ikasle guztiak populazioa dira.

Portada

Txostenaren identifikazio-orria (izenburua, egilea, tutorea...).

Prompt

IA bideratzeko txat-leiho batean idazten dugun jarraibidea, galdera edo mezu-multzoa.

Prozesua

Ikerketa gauzatzeko jarraitutako urratsak eta datu-bilketa prozedura.


S

Sare Neuronalak

Ikaskuntza prozesuen osagai desberdinak gobernatzen dituzten neurona talde espezializatuak. IDU ereduak hiru motatan banatzen ditu hurbilketa sistematikoa errazteko: - Sare afektiboak: Ikaskuntzaren "zergatia" (motibazioa). - Aitortza sareak: Ikaskuntzaren "zer" (hautematea). - Sare estrategikoak: Ikaskuntzaren "nola" (plangintza).

Sarrera

Ikerketaren zergatia eta nola azaltzen duen atala, testuingurua eta helburuak biltzen dituena.


T

Testuinguraketa

Ikerketaren gaiaren testuinguru soziala, hezkuntza-testuingurua eta problemaren planteamendua.

Transkripzioa

Audio edo bideo batean esandakoak testu idatzi bihurtzeko prozesua, analisi kualitatiboan erabiltzeko.

Tresnak

Datuak jasotzeko erabili diren instrumentuak (galdesortak, elkarrizketak...).



  1. Stake, R. E. (1998). Investigación con estudio de casos. Ediciones Morata. 

  2. Alba, C. (2022). Enseñar pensado en todos los estudiantes: El modelo de diseño universal para el aprendizaje (DUA). SM. 

  3. CAST. (2024). About UDL. https://www.cast.org/impact/universal-design-for-learning-udl