10 Txostena Idatzi
GRAL-eko Atalak
Txosten Osoa: Portada, Laburpena, Eskerrak, Aurkibideak + 1.–6. Atalak
Txostena Osatu¶
Prozesuaren azken urratsa da txostena bukaerako formatuan idaztea eta egokitzea, EHUren eta fakultatearen arauak errespetatuz.
Txostenaren Egitura Osoa¶
GRALaren apartatu eta egitura osoa definizioa ataleko taulan ikus daiteke.
Idazketa Argibideak¶
APA 7 Formatua
Erreferentzia guztiak APA 7 formatuan idatzi behar dira. Idazketa estiloa eta erreferentzien inguruko informazio gehiagorako, jo Baliabideak atalera.
Idazketa gidalerroak:
- Prosa akademiko argia eta zehatza
- Paragrafoen egitura: ideia nagusia + garapena + lotura
- Iruditeria eta taulak: izen eta iturri egokiekin
- Testu barruan aipamenak: (Egilea, urtea, e.a. 23)
Aurkibide eta Portada Eredua¶
Portadaren osagaiak (eranskin edo txantiloi ofizialean):
- Unibertsitatearen logoa
- Gradua eta ikasturtea
- GRALaren izenburua (euskaraz eta gazteleraz)
- Egilearen izen-abizenak
- Tutorearen izen-abizenak
- Data
Txantiloia
Txantiloia atalean aurkituko duzu GRALen txantiloia.