1. Irakurri
Analisi kualitatiboa hasi aurretik, datuak irakurri eta prestatu egin behar dira. Hau da prozesuko lehen fasea: datuak ezagutzea, antolatzea eta tresnan sartzea.
Garrantzitsua
Prestaketako fasea ez da "ekintza tekniko bat" — analisiaren parte da. Lehen irakurketan jada ideiak identifikatzen hasten zara.
1. Lehen irakurketa¶
Lehen pausua datuak osorik irakurtzea da, koderik esleitu gabe.
Helburua:
- Testua osorik ulertzea
- Ideia nagusiak eta errepikapenak antzematea
- Lehen inpresioak jasotzea oharren bidez
Aholkua
Irakurtzen ari zarela, idatz itzazu zure lehen erreakzioak paper batean. Kodifikazioan lagungarriak izango dira.
2. Transkripzioa (beharrezkoa bada)¶
Audio edo bideoak erabili badituzu, testu bihurtu behar dituzu analizatu aurretik.
- Transkripzioa
- Audio edo bideo batean esandakoak testu idatzi bihurtzeko prozesua, analisi kualitatiboan erabiltzeko.
Transkripzioa egiteko aukerak:
| Modua | Tresna | Ezaugarriak |
|---|---|---|
| Eskuzkoa | Edozein testu-editore | Zehatza, motela |
| Semi-automatikoa | oTranscribe | Doakoa, nabigatzailean |
| Automatikoa | Whisper (OpenAI) | Doakoa (Python), oso zehatza |
| Automatikoa | Turboscribe | AI bidezkoa, oso azkarra |
| Automatikoa | Clipchamp (Microsoft) | Doakoa, bideoetatik azpitituluak/testua ateratzeko |
Gure dataset-ean
Ikastaro honetako dataset-a dagoeneko transkribatuta dago. Zuzenean hurrengo fasera pasa zaitezke.
(3-datuen-antolaketa-fitxategien-izenak)=
3. Datuen antolaketa: Fitxategien izenak¶
Behin testuak prest daudenean, ezinbestekoa da nomenklatura-arau koherenteak erabiltzea. Horrela, QualCoder-ek fitxategiak automaitkoki ordenatuko ditu eta errazagoa izango da iturriak identifikatzea.
Kebab-case eta datak¶
Gure proiektuan kebab-case formatua erabiliko dugu:
- Dena letra xehez (minuskulaz).
- Hitzak gidoi baten bidez bereizita (
-). Ez erabili espaziorik, tilderik edo hizki berezirik (ñ, ?, !). - Data hasieran jarri: fitxategiak kronologikoki ordenatzeko (adib:
2026-03-23-).
Gomendatutako egitura: URTEA-HILA-EGUNA-mota-id.md
| Atala | Adibidea | Deskribapena |
|---|---|---|
| Data | 2026-03-23 |
Urtea-Hila-Eguna, orden kronologikoa mantentzeko. |
| Mota | elkarrizketa |
elkarrizketa, egunkaria edo documentua. |
| Id | ir01 |
Parte-hartzailearen edo saioaren kodea (Irakaslea 1). |
Gure dataset-eko adibideak¶
Ikastaro honetako dataset-ak ia osorik jarraitzen du konbentzio hau:
- ✅
2026-elkarrizketa-ir01.md - ✅
20260105-egunkaria-ikerlaria.md(YYYYMMDD formatuan) - ✅
2026-documentua-programazioa-didaktikoa-matematika-lh6.md
Laburpena: prestaketa fasea¶
Prestaketa: faseen laburpena
- 📖 Irakurri materialak osorik
- 🎙️ Transkribatu audioak (beharrezkoa bada)
- 🗂️ Antolatu fitxategiak izen argiarekin
- ▶️ Prest: kodifikaziorako (2. urratsa)