Joan zuzenean edukira

2 Metodoa

Metodoa
Ikerketaren nola deskribatzen duen atala: diseinua, parte-hartzaileak, tresnak eta prozesua.
Diseinua
Ikerketaren konfigurazio orokorra (paradigma, estrategia eta mota).
Hipotesiak
Ikerketak aurreikusten dituen emaitzak edo aztertu beharreko galdera zehatzak.
Parte-hartzaileak
Ikerketan parte hartu duten pertsonak, lagina eta aukeratzeko irizpideak.
Tresnak
Datuak jasotzeko erabili diren instrumentuak (galdesortak, elkarrizketak...).
Prozesua
Ikerketa gauzatzeko jarraitutako urratsak eta datu-bilketa prozedura.
Landa Lana
Datuak ingurune naturalean jasotzeko prozesu praktikoa.
Analisi Tresnak
Datuak prozesatzeko eta aztertzeko erabilitako teknikak eta softwarea.
Etika
Ikerketan jarraitutako printzipio etikoak, baimenak eta datu-babesa.

Note

Atal hau idazteko iragana edo orainaldi perfektua erabiltzea gomendatzen da APA 7 arauen arabera (ikus gramatika ataleko taula).

Metodoa atalak ikerketaren nola deskribatzen du xehetasun nahikoaz, beste ikertzaile batek erreplikazioa egin ahal izateko.


Metodoa Atalaren Azpiatalak

Azpiatala Edukia Urratsa
2.1. Ikerketaren Diseinua Paradigma, estrategia, diseinu zehatza (1) Ezarri
2.2. Hipotesiak eta Aldagaiak Hipotesiak edo ikerketa fokua (2) Mugatu
2.3. Parte-hartzaileak / Informanteak Lagina, aukeratzeko irizpideak (3) Aukeratu
2.4. Datuak Jasotzeko Tresnak Tresnen deskribapena eta justifikazioa (4) Aukeratu/Sortu
2.5. Prozesua Datuen bilketa prozedura (5) Bilatu/Jaso
2.6. Datuak Analizatzeko Tresnak Analisi teknikak eta softwarea (6) Analizatu
2.7. Inplikazio Etikoak Baimenak, anonimotasuna, datu babesa (4) Aukeratu/Sortu