1 Marko Kontzeptuala Ezarri
GRAL-eko Atalak
1.1 Testuinguraketa · 2.1 Diseinua · 5. Erreferentziak****
Marko Kontzeptuala¶
Gida honetan proposatutako ibilbidea (Jorrín et al., 2021)1 eta (Ravitch & Riggan, 2017)2 lanetan oinarritzen da.
Marko kontzeptuala aztertu nahi den gaiak zergatik duen garrantzia eta hori aztertzeko proposatutako medioak egokiak eta zorrotzak zergatik diren azaltzen duen argudio bat da.
— Ravitch eta Riggan (2017)
1.1.1. Ikerketaren Gaia¶
Jorratu nahi den gaiaren deskribapena. Zergatik aukeratu duzu?
Gaia aukeratzeko irizpideak: - Ikerlariarentzat interesgarria izatea - Hezkuntza-komunitatearentzat esanguratsua izatea - GRAL-aren lan ildoekin bat etortzea
1.1.2. Problemaren Planteamendua eta Bere Justifikazioa¶
Ikerketa problema azterlana egiteko beharra justifikatzen duten arrazoiak biltzen ditu, oro har, literaturaren berrikuspenean antzeman ditugun hutsunetan, ez-sistematizazioetan edo ondu gabeko espazioetan oinarrituta.
— Jorrín et al. (2021)
Ikerketa Problemaren Ezaugarriak:
- ZEHAZTASUNA: Anbiguotasunik gabe
- EBAIZGARRIA: Soluzio bermatua denbora jakin batean
- GARRANTZIA: Gizartearen beharra edo Ezezagutza Zientifikoa
Ikerketa Problema Esanguratsua:
- Gailentzen ari den praktika bat ezagutzea eta garatzea
- Teoria bat egiaztatzea edota osatzea
- Orokortasuna eta ezagutza zabaltzea
- Errealitatearen ulermena zabaltzea
- Aurrerapen metodologikoak egitea
- Egungo gaiak eta arazo sozialekin lotuta egotea
- Praktika edo politika bat testuinguru jakin batean ebaluatzea
Ikerketa Problemaren Atalak:
- Ikerketaren gaia aurreratzeko hasierako paragrafoa
- Ikerketa-arazoaren eztabaida laburra, planteatzen ari garen azterlanaren beharra ulertzen laguntzeko
- Berrikusitatako literaturaren deskribapen laburra
- Berrikusitatako literaturan hauteman ditugun hutsunei buruzko eztabaida
- Gure ikerketaren emaitzek audientzia ezberdinetan eragina izateko arrazoi nagusiak aurkeztea
- Ikerketaren diseinu partikularrarekin amaitzea modu laburrean
1.1.3. Ikerketaren Xedea¶
Aurkezten den ikerketaren xedea da (aztertutako fenomeno zentrala) (identifikatzea, ulertzea, esploratzea, azaltzea, garatzea, deskubritzea...) (ikerketaren helburu nagusia) deskribatzeko helburuarekin, (ikerketa-eredu zehatza) ikerketa-diseinu baten bidez.
1.1.4. Ikerketa Galderak¶
Galdera formulazioaren maila:
| Maila | Adibidea |
|---|---|
| Oinarrizkoak | Zer dira IKTak? |
| Aurreratuak | Lehen Hezkuntzako geletan IKTen erabilera bultzatu daiteke? |
| Jakituak | Zein hobekuntza ekar dezake Mikrobloging baliabideen erabilerak ingeleraren ikaskuntzan? |
Kontuz!
Galdera dikotomikoak (Bai/Ez) ez dira egin behar.
1.1.5. Ikerketaren Helburuak¶
Azpiatal honetan ikerketaren helburuak formulatu behar dira, ikerketan erantzun nahi diren galderen arabera.
Egitura: Edukia + Aditza (infinitiboan, -tea, -tzea) + testuingurua
A. Helburu Orokorra 1
1) Helburu Espezifikoa 1
2) Helburu Espezifikoa 2
3) Helburu Espezifikoa 3
2.1. Ikerketaren Diseinua¶
Aukeratutako diseinuaren inguruko hausnarketa. Gizarte ikerkuntzan, bereziki, hiru paradigma nagusi daude:
| Paradigma | Izaera |
|---|---|
| Positibista | Kuantitatiboa |
| Interpretatzailea | Kualitatiboa eta hausnartzailea |
| Soziokritikoa | Kualitatiboa eta eraldatzailea |
Kasu Azterketa¶
- Kasu Azterketa
- (Stake, 1998)3 arabera, kasu baten azterketa kasu bakar baten berezitasunaren eta konplexutasunaren azterketa da, bere jarduera zirkunstantzien garrantziaren barruan ulertzeraino.
Gako-puntuak (Stake, 1998)3 arabera:
- Arreta berezian: Ez da orokortzea helburu; kasu jakin bat sakon ulertzea baizik.
- Testuinguru errealaren barruan: Fenomenoa bere ingurune naturalean aztertzen da, testuingurua kasuaren parte delako.
- Ikuspegi kualitatiboa: Behaketak, elkarrizketak eta dokumentuak erabiltzen dira, esperientziak, esanahiak eta harremanak ulertzeko.
- Helburu interpretatzailea: Kasuaren deskribapena, interpretazioa eta ulermena bilatzen ditu, hipotesiak frogatzea baino.
Kasu motak:
- Intrintsekoa (intrinsic): Kasua bera interesgarria delako ikertzen da.
- Instrumentala (instrumental): Kasua teoria edo arazo bat gehiago ulertzeko erabiltzen da.
- Bilduma (collective): Fenomeno orokor bat ulertzeko kasu gehiago aztertzen dira gurutzatuta.
Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)¶
GRALaren Ikerketa Problema GJHekin erlazionatu behar dira. Agenda 2030 NBEk 2015ean ezarri zuen, 2030era arte.