QualCoder Proiektua
QualCoder erabiltzen: Proiektuaren fluxua¶
Analisi kualitatiboa egiteko, QualCoder-en proiektu berri bat sortuko dugu eta dataset-eko fitxategiak sartuko dugu.
Beharrezkoa: dataset-a deskargatu
Hasi aurretik, {download}Dataset osoa <../../assets/data/kualitatiboa/dataset-kualitatiboa.md> deskargatu edo banakako fitxategiak. Beherago dituzue eskaerak:
- {download}
Elkarrizketa 1 <../../assets/data/kualitatiboa/2026-elkarrizketa-ir01.md>· {download}Elkarrizketa 2 <../../assets/data/kualitatiboa/2026-elkarrizketa-ir02.md>· {download}Elkarrizketa 3 <../../assets/data/kualitatiboa/2026-elkarrizketa-ir03.md> - {download}
Gelako egunkaria <../../assets/data/kualitatiboa/20260105-egunkaria-ikerlaria.md> - {download}
Programazio didaktikoa <../../assets/data/kualitatiboa/2026-documentua-programazioa-didaktikoa-matematika-lh6.md>
1. Proiektua sortu¶
- Joan
Project>New Project. - Aukeratu karpeta bat eta jarri izena, adib:
gral-analisia.qd.
2. Project Memo (Proiektuaren oharra)¶
Fitxategiak sartu aurretik, komeni da ikerketaren helburu orokorra bat ezartzea. Bereziki IA erabili behar baduzu, garrantzitsua da tresnari "testuingurua" ematea Project Memo erabiliz.
- Joan
Project→Project Memo - Idatzi zure ikerketaren laburpen laburra (1-2 esaldi).
Adibidea
"Ikerketa honek metodologia aktiboen eragina aztertzen du ikasleen parte-hartzean Lehen eta Haur Hezkuntzan. Hiru elkarrizketa, gelako egunkari bat eta programazio didaktiko bat aztertuko ditugu."
3. Fitxategiak inportatu¶
- Joan
Files and Cases>Manage files. - Sakatu 📄+ eta hautatu deskargatutako fitxategiak.
- Eman izen garbi eta koherenteak fitxategiei (ikus {ref}
nomenklatura-arauak<3-datuen-antolaketa-fitxategien-izenak>):2026-elkarrizketa-ir01,20260105-egunkaria-ikerlaria,2026-documentua-programazioa.
4. Kodeak sortu¶
- Joan
Codes>Manage codes. - Sakatu ➕ eta idatzi lehen kodeak, adib:
motibazioa,parte-hartzea,talde-lana.
Aholkua
Kode bakoitzari kolore ezberdina jar diezaiozu, analisian errazago aurkitzeko.
5. Testua kodifikatu¶
- Joan
Coding>Code text. - Aukeratu fitxategi bat ezkerreko zerrendan.
- Hautatu testu zati esanguratsua saguarekin.
- Klik egin kodearen izena eskuineko zerrendan.
6. Kategoriak antolatu¶
Kode asko sortu ondoren, arrastatu kode bat beste baten gainera zuhaitz-egitura sortzeko.
7. Txostenak atera¶
- Joan
Reports>Coding reports. - Hautatu kodeak eta sakatu "Run".
- Esportatu behar baduzu:
.htmledo.csv.
[!IMPORTANT] Segurtasun kopia QualCoder-ek datuak automatikoki gordetzen ditu, baina komeni da proiektuaren karpetaren kopia bat egitea noizean behin.