Skip to content

QualCoder Proiektua

QualCoder erabiltzen: Proiektuaren fluxua

Analisi kualitatiboa egiteko, QualCoder-en proiektu berri bat sortuko dugu eta dataset-eko fitxategiak sartuko dugu.

Beharrezkoa: dataset-a deskargatu

Hasi aurretik, {download}Dataset osoa <../../assets/data/kualitatiboa/dataset-kualitatiboa.md> deskargatu edo banakako fitxategiak. Beherago dituzue eskaerak:

  • {download}Elkarrizketa 1 <../../assets/data/kualitatiboa/2026-elkarrizketa-ir01.md> · {download}Elkarrizketa 2 <../../assets/data/kualitatiboa/2026-elkarrizketa-ir02.md> · {download}Elkarrizketa 3 <../../assets/data/kualitatiboa/2026-elkarrizketa-ir03.md>
  • {download}Gelako egunkaria <../../assets/data/kualitatiboa/20260105-egunkaria-ikerlaria.md>
  • {download}Programazio didaktikoa <../../assets/data/kualitatiboa/2026-documentua-programazioa-didaktikoa-matematika-lh6.md>

1. Proiektua sortu

  1. Joan Project > New Project.
  2. Aukeratu karpeta bat eta jarri izena, adib: gral-analisia.qd.

2. Project Memo (Proiektuaren oharra)

Fitxategiak sartu aurretik, komeni da ikerketaren helburu orokorra bat ezartzea. Bereziki IA erabili behar baduzu, garrantzitsua da tresnari "testuingurua" ematea Project Memo erabiliz.

  1. Joan ProjectProject Memo
  2. Idatzi zure ikerketaren laburpen laburra (1-2 esaldi).

Adibidea

"Ikerketa honek metodologia aktiboen eragina aztertzen du ikasleen parte-hartzean Lehen eta Haur Hezkuntzan. Hiru elkarrizketa, gelako egunkari bat eta programazio didaktiko bat aztertuko ditugu."

3. Fitxategiak inportatu

  1. Joan Files and Cases > Manage files.
  2. Sakatu 📄+ eta hautatu deskargatutako fitxategiak.
  3. Eman izen garbi eta koherenteak fitxategiei (ikus {ref}nomenklatura-arauak<3-datuen-antolaketa-fitxategien-izenak>): 2026-elkarrizketa-ir01, 20260105-egunkaria-ikerlaria, 2026-documentua-programazioa.

4. Kodeak sortu

  1. Joan Codes > Manage codes.
  2. Sakatu ➕ eta idatzi lehen kodeak, adib: motibazioa, parte-hartzea, talde-lana.

Aholkua

Kode bakoitzari kolore ezberdina jar diezaiozu, analisian errazago aurkitzeko.

5. Testua kodifikatu

  1. Joan Coding > Code text.
  2. Aukeratu fitxategi bat ezkerreko zerrendan.
  3. Hautatu testu zati esanguratsua saguarekin.
  4. Klik egin kodearen izena eskuineko zerrendan.

6. Kategoriak antolatu

Kode asko sortu ondoren, arrastatu kode bat beste baten gainera zuhaitz-egitura sortzeko.

7. Txostenak atera

  1. Joan Reports > Coding reports.
  2. Hautatu kodeak eta sakatu "Run".
  3. Esportatu behar baduzu: .html edo .csv.

[!IMPORTANT] Segurtasun kopia QualCoder-ek datuak automatikoki gordetzen ditu, baina komeni da proiektuaren karpetaren kopia bat egitea noizean behin.