QualCoder Config
Konfigurazio leihoa irekitzea¶
QualCoder-en ezarpen guztiak Settings (Konfigurazioa) leihoan daude. Hona heltzeko hiru modu daude:
- ALT + S tekla-lasterbidea
Projectmenua → SettingsAImenua → Settings
Dokumentazio ofiziala: Configuraciones — QualCoder Doc
Kodetzaile-izena (erabiltzaile-profila)¶
QualCoder-ek erabiltzaile-profila erabiltzen du kodeak nork egin dituen erregistratzeko.
Zergatik da garrantzitsua?
GRAL batean bakarrik lan egiten baduzu, izen sinple bat nahikoa da (adib: zure izena). Talde-lanean, kode bakoitza nork esleitu duen jakiteko erabiltzen da.
Nola aldatu: Settings leihoan → Coder name → aldatu → gorde.
Hizkuntza¶
QualCoder-en hizkuntza aldatzeko:
- Ireki
Settings - Language atalean hautatu hizkuntza (euskara ez dago; erdarazkoa aukeratu dezakezu)
- Itxi eta berrabiarazi QualCoder hizkuntzak aplikatzeko
Kontuz
Hizkuntza aldatu ondoren QualCoder itxi eta berriro ireki behar da aldaketak ikusteko.
Segurtasun kopiak (errespalduak)¶
QualCoder-ek automatikoki egiten ditu babeskopiak ordero, aktibatuta badago.
Gomendio garrantzitsua
- Kode-egitura handiak berrantolatu aurretik egin eskuzko babeskopia.
- Babeskopiak
.qdaformatuan gordetzen dira, denbora-marka batekin:proiektua_BKP_aaaammdd_hh.qda - 1 eta 5 babeskopia arteko gordetzeko konfiguratu daiteke.
Nola aktibatu: Settings → Backups → gaitu orduko babeskopia automatikoa.
Itxura eta errendimendua¶
QualCoder-en itxura pertsonaliza daiteke (koloreak, letra-tamaina). Testu handiko fitxategiak izanez gero, txatal (chunk) txikiagoak erabiltzeko aukera dago errendimendua hobetzeko.
Settings atalean Code Text atalean: chunk size (lehenetsita 50.000 karaktere, gutxitu daiteke).