Skip to content

QualCoder Config IA

Atal aurreratua

IA konfiguratzea hautazkoa da. Oinarrizko kodifikazio-analisia egiteko ez da beharrezkoa.

Zertarako erabil dezaket IA?

  • Testu zatiak automatikoki kodifikatzea
  • Kode-kategoriak proposatzea
  • Galderak egitea zure datuen gainean

Dokumentazio ofiziala: Configuración de la IA — QualCoder Doc


1. IA aktibatzea

IA lehenetsita desaktibatuta dago. Aktibatzeko:

  1. Joan AISetup Wizard
  2. Onartu aktibazioa (opt-in)
  3. Hautatu eredua (ikus behean)

2. Ereduak: zein aukeratu?

QualCoder-ek hainbat LLM eredu onartzen ditu:

Adimen artifiziala (QualCoder)
Softwareak gizakiaren interpretazio-lana simulatzeko edo laguntzeko erabiltzen dituen teknikak. QualCoder-en, testu-analisian laguntzeko erabiltzen da.
Eredua Kostua Pribatutasuna Gomendioa
Blablador Doakoa Bikaina — ez du datuak gordetzen ✅ GRAL-erako
OpenAI GPT-4 Ordainpekoa ($5 gutxienez) Ertain Kalitate altua
Ollama (lokala) Doakoa Perfektua — ez du sarearik erabiltzen Teknikoki konplexua

Gure gomendioa

GRAL-erako Blablador gomendatzen dugu: doakoa da, ez du datuak gordetzen eta unibertsitate-kontuarekin erregistratu daiteke.


3. Blablador API key sortzea

Blablador erabiltzeko, Helmholtz Society-ren GitLab-en API-gako bat behar duzu.

Erregistroa eta API key lortzea

  1. Sartu GitLab Helmholtz gunean.
  2. Egin klik Sign in with Helmholtz ID botoian eta hasi saioa (zure unibertsitate-kontuarekin, GitHub, Google edo ORCID erabiliz).
  3. Behin barruan zaudela, joan goiko eskuineko profilera eta aukeratu Edit profile.
  4. Ezkerreko menuan, klikatu Access Tokens atalean.
  5. Sortu token berri bat ezaugarri hauekin:

Token-aren konfigurazioa

  • Token name: "QualCoder" (edo nahi duzun izena)
  • Expiration date: data bat jarri (adib: 2026-12-31)
  • Scopes (baimenak):
    • api (beharrezkoa)
    • read_api (gomendatua)

Segurtasuna

API-gakoa pasahitz baten moduan tratatu:

  • Ez partekatu
  • Ez igo biltegi publikoetara
  • Gorde modu seguruan

QualCoder-en sartu

  1. Kopiatu API key-a
  2. Joan QualCoder → AISettings
  3. Hautatu Blablador eredua
  4. Itsatsi API key-a dagozkion eremuan

4. Pribatutasunari buruzko oharrak

Datuen pribatutasuna

Edozein IA zerbitzu erabili aurretik:

  • Anonimizatu datu sentikorrak
  • Ez bidali identifikagarriak diren datu pertsonalak
  • Blablador-ek ez du datuak gordetzen, baina hobe da neurri hauek hartzea