2.6. Datuak Analizatzeko Tresnak¶
Ikerketan datuak analizatzeko zein teknikak, tresnak edo estrategiak erabiliko diren argituko da. Datuak analizatzeko programa informatikoak (SPSS, NVIVO, ATLAS TI, R, Jamovi, QualCoder…) erabiltzen badira aipatu behar dira.
Zein Analisi Mota?¶
Ikerketa motaren arabera, analisi estrategia desberdina aukeratu behar da:
Estadistika deskribatzailea eta inferentziala
Datuen prestaketa
Analisi deskribatzailea
Aurrebaldintzak eta banaketen analisia
Analisi inferentziala
Software: Jamovi, SPSS, R
Datu-matrizea eta kodifikazioa
Irakurri — Datu guztiak osorik irakurri
Kodifikatu — Zati esanguratsuei kodeak esleitu
Taldekatu — Kategoriak eta gaiak
Interpretatu — Patroiei zentzua eman
Idatzi — Emaitzak APA formatuan
Software: QualCoder, ATLAS.ti, NVivo
Analisi Kuantitatiboan: Ikuspegi Laburra¶
ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA: Lagin baten informazioa laburbiltzeko
VS
ESTATISTIKA INFERENTZIALA: Lagin baten informazioa orokortzeko
Analisi Mota | Helburua | Adibidea |
|---|---|---|
Deskribatzailea | Datuen argazkia azaldu | Batezbestekoa, desbiderapena, histogramak |
Inferentziala | Ondorioak populaziora orokortu | T-test, ANOVA, erregresio… |
Analisi Kualitatiboan: Ikuspegi Laburra¶
Analisi kualitatiboak hiru dimentsio nagusi ditu:
Datu-murrizketa: Datu garrantzitsuak identifikatu eta sailkatu
Datuen Disposizioa eta Eraldaketa: Matrize, taula eta diagrametan antolatu
Emaitzen Lorpena eta Egiaztapena: Ondorioak eta triangeluazioa
Xehetasunetan: Analisi Mota Bakoitzaren Atalak¶
Sakondutako dokumentazioa ikusteko, jo atal espezifikora: