Estatistika da analisi kuantitatiboaren ardatz nagusia; analisi hau errealitatea ikertzeko tresna bat da, datu zenbakigarriak neurtu, prozesatu eta inferentziak egitean oinarritzen dena.
Populazioa eta Lagina¶
Estatistikan errealitatea ulertzeko bi kontzeptu ulertu behar dira: Populazioa eta Lagina.
Analisi Kuantitatiboaren Urratsak¶
Analisi kuantitatibo on bat egiteko, estatistika bi adarretan banatzen da prozesu ordenatu bat jarraituz. GRAL baterako, hauek dira pauso nagusiak:
1. Urratsa: Datuen Prestaketa¶
Datuak softwarean (Jamovi, SPSS) sartu aurretik, ondo antolatu behar dira. Aldagaiak definitzea, falta diren datuak (missing values) kudeatzea eta formatua (adibidez .csv edo .sav) egokia dela ziurtatzea da lehen pausoa.
2. Urratsa: Analisi Deskribatzailea¶
Lehen fase estatistikoa beti da lortutako datuak arakatu eta deskribatzea (nola banatzen diren, balio atipikorik badagoen...).
- Estatistika deskribatzailea
- Datuak laburbiltzeko, deskribatzeko eta modu ulergarrian aurkezteko erabiltzen da. Datu-multzoak bildu, sailkatu eta irudikatzeaz arduratzen da, haien ezaugarri nagusiak aztertzeko (batezbestekoa, mediana, moda edo histogramak). Bere helburu nagusia lortutako datuen “argazki” bat eskaintzea da, laginetik haratago orokortzeko asmorik gabe.
3. Urratsa: Aurrebaldintzak eta Banaketen Analisia¶
Inferentzietara pasa aurretik (hau da, proba estatistiko sendoak egin aurretik), datuek irizpide batzuk betetzen dituztela ziurtatu behar da. Garrantzitsuenak normaltasuna (Shapiro-Wilk) eta bariantzen homogeneotasuna (Levene) dira. Homozedastikotasunik ez badago, proba ez-parametrikoak edota parametro zuzenduak (Welch) erabili beharko dira.
4. Urratsa: Analisi Inferentziala¶
Behin datuak ezagututa, hurrengo urratsa hipotesiak ebaluatzeko eta emaitzak populazio osora estrapolatzeko erabiltzen da.
- Estatistika Inferentziala
- Lagin baten datuetatik abiatuta populazio osoari buruzko ondorioak ateratzen dituen adarra da. Helburua laginaren informazioa orokortzea, parametroak estimatzea eta hipotesiak probatzea da.
Dataset-a (Praktikatzeko Materialari Sarbidea)¶
Ondorengo fitxategiak erabiliko ditugu adibide gisa analisi kuantitatiboa ikasteko. Zuzenean deskargatu ditzakezu ordenagailura zure software estatistiko gogokoenean irekitzeko: