Skip to article frontmatterSkip to article content
Site not loading correctly?

This may be due to an incorrect BASE_URL configuration. See the MyST Documentation for reference.

Zertarako balio dute aldagaiek?

Datuen sailkapena eta funtzioak

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Errealitatea ezagutu nahi dugunean, datuak bildu eta aztertu behar ditugu. Horretarako, aldagaiak erabiltzen dira.

Aldagaia
Errealitatearen analisi egokia egiteko neurtu daitekeen edozein ezaugarria. Interpretazio zuzena egiteko, aldagaiaren izaera ondo ezagutu behar da.

Datu motaren arabera

Bi bloke nagusi daude, eta bakoitzak analisi deskriptibo eta inferentzialetan erabili daitezkeen teknikak baldintzatzen ditu.

Aldagaiak

Figure 1:Ikerketaren aldagaiak datu motaren arabera

Aldagai kategorikoak

Ezaugarri kualitatiboak neurtzen dituzte; balioak kategoriak dira, ez kantitateak.

Aldagai Nominala
Ordenarik gabeko kategoria da. Ez dago hierarkiarik balioen artean. Adib.: Ikasgaia, herrialdea, generoa.
Aldagai Ordinala
Ordena logikoa dauka, baina balioen arteko tartea ez da konstantea. Adib.: Gogobetetze-maila, hezkuntza-maila.

Ordenarik gabeko kategoriak. Ez dago hierarkiarik.

  • Ikasgaia (Matematika, Historia…)

  • Generoa, herrialdea

Deskribatzailea: frekuentzia-taulak, bar-plot

Inferentziala: Chi-karratua

Ordena logikoa bai, baina tarte ez-konstantea.

  • Gogobetetze-maila (1 = gutxi · 5 = asko)

  • Hezkuntza-maila (LH, DBH, Batxilergoa)

Deskribatzailea: proportzioak, bar-plot

Inferentziala: Chi-karratua

Aldagai zenbakizkoak

Balio kuantitatiboak dituzte; eragiketa matematikoak aplikatu daitezke.

Aldagai Diskretua
Zenbaki osoak soilik har ditzake; normalean kontaketa baten emaitza da. Adib.: Ikasle-kopurua, galdera-kopurua.
Aldagai Jarraitua
Tarte baten barruan edozein balio har dezake, desimalak barne. Adib.: Azterketa-denbora, pisua, tenperatura.

Zenbaki osoak soilik; kontaketa baten ondorio.

  • Ikasle-kopurua klase batean

  • Galdera-kopurua test batean

Deskribatzailea: batezbestekoa, mediana

Inferentziala: T-test, ANOVA

Tarte baten barruan edozein balio (desimalak barne).

  • Azterketa-denbora (minutuetan)

  • Pisua (kg), tenperatura

Deskribatzailea: histogramak, desbideratze estandarra

Inferentziala: korrelazioa, erregresio-analisia

Funtzioaren arabera

Aldagaiek ikerketa-ereduan betetzen duten rola ere sailkatu daiteke.

Aldagaiak

Figure 2:Ikerketaren aldagaiak funtzioaren arabera

Aldagai Independentea
Menpekoan eragina izan dezakeen faktorea; ikerleak manipula dezake. “Zergatik?” galderari erantzuten dio. Adib.: Ikasketa-metodoa (X)(X).
Aldagai Menpekoa
Ikerketaren emaitza; beste aldagaiek eragiten diotena. “Zer gertatzen da?” galderari erantzuten dio. Adib.: Azterketako nota (Y)(Y).
Koaldagaia
Ereduan kontrol gisa sartzen den aldagaia, efektu nagusia garbiago neurtzeko. Adib.: Aurreko ezagutzak (C)(C).
Aldagai Mediatzailea
XX eta YY arteko harremana azaltzen duen mekanismoa. “Nola” gertatzen den erantzuten du. Adib.: Ikasketa-estrategiak (M)(M) gamifikazioaren eta notaren artean.
Aldagai Moderatzailea
XXYY erlazioaren indarra edo norabidea aldatzen duen aldagaia. “Noiz” edo “norentzat” zehazten du. Adib.: Motibazioa (W/Z)(W/Z).

Table 1

Table 1:Aldagai motak funtzioaren arabera

Aldagai mota

Zer da?

Adibidea

Menpekoa (Y)(Y)

Aztertzen den emaitza; beste aldagaiek eragiten diotena

Azterketako nota

Independentea (X)(X)

Menpekoan eragina izan dezakeen faktorea; ikerleak manipula dezake

Ikasketa-metodoa

Koaldagaia (C)(C)

Kontrolatu beharreko faktorea, emaitzak ez distortsionatzeko

Aurreko ezagutzak

Mediatzailea (M)(M)

XX eta YY arteko mekanismoa bitartekatzen duena (“nola”)

Ikasketa-estrategiak

Moderatzailea (W/Z)(W/Z)

XXYY erlazioaren indarra edo norabidea aldatzen duena (“noiz”)

Motibazioa

GRAL-erako oharra

Deskribatzailea: aldagai mota bakoitzak estatistiko egokia eskatzen du — batezbestekoa kategorikoentzat ez du zentzurik; horren ordez, frekuentziak eta proportzioak erabili.

Inferentziala: hipotesiek XX eta YY arteko erlazioa zehaztu behar dute. Koaldagaiak ereduan sartu ezean, emaitzak distortsionatu daitezke.

Aldagaiak izendatzeko urrezko arauak

1. Beti letra batekin hasi

Aldagai baten izena inoiz ez da zenbaki batekin hasi behar.

❌ Okerra
1adina
2024_notak

✅ Zuzena
adina
nota_finala

Zergatik?
Programa estatistiko askok zenbaki batekin hasten diren izenak balio matematiko edo errore gisa interpreta ditzakete.

2. Espaziorik EZ erabili

Aldagaien izenetan ezin dira espazioak erabili.

❌ Okerra

ikasle adina
nota media
ikasketa orduak

✅ Zuzena

ikasle_adina
nota_media
ikasketa_orduak

💡 Irtenbidea:
Erabili beheko gidoia (_) hitzak bereizteko.

3. Ez erabili karaktere berezirik

Karaktere bereziek arazoak sor ditzakete programa estatistikoetan.

❌ Okerra

nota%
urteañ
motibazioa?
nota-finala

✅ Zuzena

nota
urtea
motibazioa
nota_finala

Saihestu bereziki:

4. Aurrizkiak (prefijoak) erabiltzea

Praktika oso gomendagarria da aurrizkiak erabiltzea, aldagaien mota identifikatzeko.

Horrela, datu-basea asko errazago interpretatzen da.

Aurrizkia: dem_

Adibideak:

dem_adina → ikaslearen adina
dem_sexua → ikaslearen sexua
dem_herrialdea → jatorrizko herrialdea
dem_maila → ikasketa maila edo ikasturtea

Aurrizkia: akad_

Adibideak:

akad_matematika_nota
akad_euskara_nota
akad_batezbestekoa
akad_ikasketa_orduak

Aurrizkia: val_

Normalean Likert eskalak erabiltzen dira (1–5 edo 1–7).

Adibideak:

val_motibazioa
val_interesa
val_gogobetetasuna

Adibidez eskala:

BalioaEsanahia
1Oso baxua
2Baxua
3Ertaina
4Altua
5Oso altua

Aurrizkiak:

pre_ → interbentzioaren aurretik
post_ → interbentzioaren ondoren

Adibideak:

pre_matematika_nota
post_matematika_nota

pre_motibazioa
post_motibazioa

Horrela azter daiteke programa edo metodologia batek eragina izan duen ala ez.

Adibide osoa: Hezkuntza ikerketa batean erabil daitezkeen aldagaiak

AldagaiaDeskribapenaMota
dem_sexuaikaslearen sexuanominala
dem_adinaikaslearen adinazenbakizkoa
dem_herrialdeajatorrizko herrialdeanominala
dem_mailaikasturteaordinala
AldagaiaDeskribapenaMota
akad_ikasketa_orduakastean ikasten dituen orduakzenbakizkoa
akad_matematika_notamatematikako notazenbakizkoa
akad_euskara_notaeuskarako notazenbakizkoa
akad_batezbestekoabatez besteko notazenbakizkoa

Likert eskala (1-5):

BalioaEsanahia
1Oso desados
2Desados
3Neutrala
4Ados
5Oso ados

Aldagaiak:

val_motibazioa
val_interesa
val_autoefikazia

AldagaiaDeskribapena
pre_matematika_notaprogramaren aurreko nota
post_matematika_notaprogramaren ondorengo nota
pre_motibazioamotibazioa programaren aurretik
post_motibazioamotibazioa programaren ondoren