Marko Kontzeptuala¶
Gida honetan proposatutako ibilbidea Jorrín et al. (2021) eta Ravitch & Riggan (2017) lanetan oinarritzen da.
Marko kontzeptuala aztertu nahi den gaiak zergatik duen garrantzia eta hori aztertzeko proposatutako medioak egokiak eta zorrotzak zergatik diren azaltzen duen argudio bat da.
Ravitch eta Riggan (2017)
1.1.1. Ikerketaren Gaia¶
Jorratu nahi den gaiaren deskribapena. Zergatik aukeratu duzu?
Gaia aukeratzeko irizpideak:
Ikerlariarentzat interesgarria izatea
Hezkuntza-komunitatearentzat esanguratsua izatea
GRAL-aren lan ildoekin bat etortzea
1.1.2. Problemaren Planteamendua eta Bere Justifikazioa¶
Ikerketa problema azterlana egiteko beharra justifikatzen duten arrazoiak biltzen ditu, oro har, literaturaren berrikuspenean antzeman ditugun hutsunetan, ez-sistematizazioetan edo ondu gabeko espazioetan oinarrituta.
Jorrín et al. (2021)
Ikerketa Problemaren Ezaugarriak:
ZEHAZTASUNA: Anbiguotasunik gabe
EBAIZGARRIA: Soluzio bermatua denbora jakin batean
GARRANTZIA: Gizartearen beharra edo Ezezagutza Zientifikoa
Ikerketa Problema Esanguratsua:
Gailentzen ari den praktika bat ezagutzea eta garatzea
Teoria bat egiaztatzea edota osatzea
Orokortasuna eta ezagutza zabaltzea
Errealitatearen ulermena zabaltzea
Aurrerapen metodologikoak egitea
Egungo gaiak eta arazo sozialekin lotuta egotea
Praktika edo politika bat testuinguru jakin batean ebaluatzea
Ikerketa Problemaren Atalak:
Ikerketaren gaia aurreratzeko hasierako paragrafoa
Ikerketa-arazoaren eztabaida laburra, planteatzen ari garen azterlanaren beharra ulertzen laguntzeko
Berrikusitatako literaturaren deskribapen laburra
Berrikusitatako literaturan hauteman ditugun hutsunei buruzko eztabaida
Gure ikerketaren emaitzek audientzia ezberdinetan eragina izateko arrazoi nagusiak aurkeztea
Ikerketaren diseinu partikularrarekin amaitzea modu laburrean
1.1.3. Ikerketaren Xedea¶
Aurkezten den ikerketaren xedea da (aztertutako fenomeno zentrala) (identifikatzea, ulertzea, esploratzea, azaltzea, garatzea, deskubritzea...) (ikerketaren helburu nagusia) deskribatzeko helburuarekin, (ikerketa-eredu zehatza) ikerketa-diseinu baten bidez.
1.1.4. Ikerketa Galderak¶
Galdera formulazioaren maila:
| Maila | Adibidea |
|---|---|
| Oinarrizkoak | Zer dira IKTak? |
| Aurreratuak | Lehen Hezkuntzako geletan IKTen erabilera bultzatu daiteke? |
| Jakituak | Zein hobekuntza ekar dezake Mikrobloging baliabideen erabilerak ingeleraren ikaskuntzan? |
1.1.5. Ikerketaren Helburuak¶
Azpiatal honetan ikerketaren helburuak formulatu behar dira, ikerketan erantzun nahi diren galderen arabera.
Egitura: Edukia + Aditza (infinitiboan, -tea, -tzea) + testuingurua
A. Helburu Orokorra 1
1) Helburu Espezifikoa 1
2) Helburu Espezifikoa 2
3) Helburu Espezifikoa 32.1. Ikerketaren Diseinua¶
Aukeratutako diseinuaren inguruko hausnarketa. Gizarte ikerkuntzan, bereziki, hiru paradigma nagusi daude:
| Paradigma | Izaera |
|---|---|
| Positibista | Kuantitatiboa |
| Interpretatzailea | Kualitatiboa eta hausnartzailea |
| Soziokritikoa | Kualitatiboa eta eraldatzailea |
Kasu Azterketa¶
- Kasu Azterketa
- Stake (1998) arabera, kasu baten azterketa kasu bakar baten berezitasunaren eta konplexutasunaren azterketa da, bere jarduera zirkunstantzien garrantziaren barruan ulertzeraino.
Gako-puntuak Stake (1998) arabera:
Arreta berezian: Ez da orokortzea helburu; kasu jakin bat sakon ulertzea baizik.
Testuinguru errealaren barruan: Fenomenoa bere ingurune naturalean aztertzen da, testuingurua kasuaren parte delako.
Ikuspegi kualitatiboa: Behaketak, elkarrizketak eta dokumentuak erabiltzen dira, esperientziak, esanahiak eta harremanak ulertzeko.
Helburu interpretatzailea: Kasuaren deskribapena, interpretazioa eta ulermena bilatzen ditu, hipotesiak frogatzea baino.
Kasu motak:
Intrintsekoa (intrinsic): Kasua bera interesgarria delako ikertzen da.
Instrumentala (instrumental): Kasua teoria edo arazo bat gehiago ulertzeko erabiltzen da.
Bilduma (collective): Fenomeno orokor bat ulertzeko kasu gehiago aztertzen dira gurutzatuta.
Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)¶
GRALaren Ikerketa Problema GJHekin erlazionatu behar dira. Agenda 2030 NBEk 2015ean ezarri zuen, 2030era arte.
- Jorrín, I. M., Fontana, M., & Rubia-Avi, B. (2021). Investigar en educación: Manual y guía práctica. Síntesis.
- Ravitch, S. M., & Riggan, M. (2017). Reason & rigor (Second). SAGE.
- Stake, R. E. (1998). Investigación con estudio de casos. Ediciones Morata.