Skip to article frontmatterSkip to article content
Site not loading correctly?

This may be due to an incorrect BASE_URL configuration. See the MyST Documentation for reference.

QualCoder erabiltzen: Proiektuaren fluxua

Pausoz pausoko gida praktikoa

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

QualCoder erabiltzen: Proiektuaren fluxua

Analisi kualitatiboa egiteko, QualCoder-en proiektu berri bat sortuko dugu eta dataset-eko fitxategiak sartuko dugu.


1. Proiektua sortu

  1. Joan Project > New Project.

  2. Aukeratu karpeta bat eta jarri izena, adib: gral-analisia.qd.

2. Project Memo (Proiektuaren oharra)

Fitxategiak sartu aurretik, komeni da ikerketaren helburu orokorra bat ezartzea. Bereziki IA erabili behar baduzu, garrantzitsua da tresnari “testuingurua” ematea Project Memo erabiliz.

  1. Joan ProjectProject Memo

  2. Idatzi zure ikerketaren laburpen laburra (1-2 esaldi).

3. Fitxategiak inportatu

  1. Joan Files and Cases > Manage files.

  2. Sakatu 📄+ eta hautatu deskargatutako fitxategiak.

  3. Eman izen garbi eta koherenteak fitxategiei (ikus nomenklatura-arauak): 2026-elkarrizketa-ir01, 20260105-egunkaria-ikerlaria, 2026-documentua-programazioa.

4. Kodeak sortu

  1. Joan Codes > Manage codes.

  2. Sakatu ➕ eta idatzi lehen kodeak, adib: motibazioa, parte-hartzea, talde-lana.

5. Testua kodifikatu

  1. Joan Coding > Code text.

  2. Aukeratu fitxategi bat ezkerreko zerrendan.

  3. Hautatu testu zati esanguratsua saguarekin.

  4. Klik egin kodearen izena eskuineko zerrendan.

6. Kategoriak antolatu

Kode asko sortu ondoren, arrastatu kode bat beste baten gainera zuhaitz-egitura sortzeko.

7. Txostenak atera

  1. Joan Reports > Coding reports.

  2. Hautatu kodeak eta sakatu “Run”.

  3. Esportatu behar baduzu: .html edo .csv.